Gure zentroak nahi duena:
IKUSGAIA: Gipuzkoa osoko lanbide heziketarako ikastetxerik eraginkorrena,
eguneratuena eta ikasleek lortzen duten lan -gaitasunagatik eta lanbide
heziketaren hobekuntzarekin duten konpromisoagatik, famili , ikasle,
agente sozial, entitate publiko edo pribatuen artean estimagarriena
izatea.
BALOREAK: Gure erakundearentzako egokien diren baloreak:
Eragin-eremuan aritzea. Eragin-eremuan lan egingo dugu gure ekintza-planen
arabera eta ez besteen ekintza-planen arabera. Gauza egokiak ondo egin eta hobeto.
Kalitatearen baliokidea, ongi eginiko lana eta etengabeko hobekuntza bat maila
pertsonalean, taldean edo erakundean dagoenean izango da. Jarrera eginkorra eta
hobekuntza pertsonala. Erakunde aldaketa bat egingo da; pertsonetan, pertsonak
duten jarrera eginkorrean, pertsonalki eta lanean hobetzeko duten gogoaren
arabera eta beren buruaren kontrolean oinarrituta.Betebeharren bereganatze eta ezagutza.
Pertsonengan fidatuko gara, erantzukizuna emango diegu eta lana ondo egiten
dutenei eskerrona emango zaie.Jomuga eta plangintza. Gure erakundean ekintza
guztiek jomuga bat edukiko dute, bai taldeetan eta bileretan. Lortu nahi den
plana edo bidea lortzeko metodo bat jarraituko da. Lan –taldea. Lan taldean
metodologiarekin eta diziplinarekin lan egingo dugu, ahalik eta eraginkortasun
,etekin,parte-hartze ekarpen handiena lortzearren.Nabaritasun kultura:
datuekin eta ikusizko kudeaketarekin. Adierazleen bitartez lan egingo
dugu eta nabarmentasunean oinarrituko gara. Datu- baseen kudeaketa eta
ikusizko kudeaketa errazten duten lan-tresnak erabiliko dira. Nik irabazi
eta zuk irabaztearen arteko erlazioa. Elkarlanean arituko gara eta gure
ezagutzak elkar- banatuko ditugu baina ahal bada ” Nik irabazi eta zuk
irabaztearen arteko erlazioa ” irtenbidea aldizkatuz. Hoberenei gailendu.
Bai barne eta kanpo praktiketatik hoberenetatik, ikasten duen erakunde
bat izateko nahia eta honekin batera erakunde hoberenen antzekoa edo
berdina izatea lortu nahi da. Errespetua eta parte- hartzea. Eskolan
parte-hartzea bultzatuko da, ideia ezberdinak errespetatuko dira eta
arazoak daudenean hauek ebazten saiatu erruduna bilatu gabe. Honekin
giro atsegina bilatzen da. Formaltasuna, garbitasuna eta ordena.
Gure instalazioen ordena eta garbitasunari garrantzi handia ematen
zaio eta baita formaltasuna eta konpromisoa betebeharrak egiterakoan.
Entzunaldia eta komunikazioa. Gure zentroan entzunaldiak aktiboki egiten
saiatuko gara. Eskola gurea balitz bezala sentitzeko komunikazio eta
informazio era garbian emango da. Biderapen prozesuak. Kalitate eta
kudeaketa prozesuetan oinarrituko sistema bat jarraituko dugu.
Ateratako emaitzak aztertuko dira, emaitzen eta erabilitako prozesuen
arteko erlazio ikusteko.
volver arriba